Baztango Berdintasun Zerbitzuak antolatua eta herritar guziei zuzendua, Nafarroako Gobernuko Kattalingune LGTBI+ zerbitzuaren aurkezpena izanen da Arizkunenean. Heldu den asteko ortzegunean eginen dute, 18:00etatik 19:30era. Zerbitzua zertan datzan, noiz erabili ahalko den eta zer egiten duen azalduko dute solasaldian.
Gainera, komunitatearen errealitatera hurbiltzeko film laburren proiekzioa eginen dute, Homoamak eta Tras la piel filmekin. LGTBI+ siglak aztertuko dituzte haien erranahiak ulertzeko eta errealitate anitzei buruz arituko dira, sexu eta genero aniztasuna balioan paratzen.