Duela hilabete batzuk, Baztango Berdintasun Zerbitzuak 'Baztango emakume eta gizonen berdintasunerako I. Plana' ebaluatu zuen, eta ariketa horren bidez identifikatutako erronkak txosten batean bildu zituzten. Egin klik hemen txosten osoa irakurtzeko.
Orain II. Berdintasun Plana martxan da, eta planaren zirriborroa herritarrekin eta Baztango eragileekin kontrastatzeko tenorea da. Maiatzaren 7an Arizkunenean elkartuko dira 10:30etik 13:30era, hurrengo urtetako plangintza estrategikoa kontrastatzeko eta osatzeko.