Baztango XXVII. Mendi Itzulia antolatu du Baztango Mendigoizaleak taldeak eta Amaiurko gudaren 500. urteurrenari erreferentzia eginez, Amaiurrek Baztanekin zituen mugetatik barna eginen dute itzulia. Alkurruntz mendiko mugarria aspaldian desagertu zen, eta Amaiurko Herriak berria jartzea erabaki du, baina harriaren idazkia aldatuz: «1522-2022 jarri dugu aurten gazteluan gertatutako borrokaren 500. urteurrena gogoratzeko». Atzo egin zuten ekitaldia mendiaren kaskoan eta hainbat herritarrek hartu zuten parte.
Mendi Itzulia
Maiatzaren 29an eginen da itzulia eta bi ibilbide izanen dira. A ibilbidea 28 kilometrokoa izanen da, 2.000 metroko desnibelarekin eta 07:00etan abiatuko da Amaiurtik. B ibilbideak, berriz, 20 kilometro eta 1.425 metroko desnibela izanen ditu, eta 07:30ean abiatuko da herritik. Izen-ematea online egin daiteke maiatzaren 27ra arte edo egunean, 06:15etik aitzinera Amaiurren bertan. 18 euro ordaindu beharko dira eta kamisetak banatuko dituzte. Informazio gehiagorako eskuragarri dago baztangomendigoizaleak.org webgunea.