Gol mailako jaialdi batekin gozatu dute Elizondon, Nafarroako Foru Komunitatea Txapelketaren bigarren jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 2a, 15:00

Pilota goxoarekin hastapen mailan finalaurrekoetara sailkatu dira Kattin Madariaga aranztarra eta Nahia Bertiz sunbildarra eta Umore Onako Alize Sagardui eta Araitz Legarreta

Larunbatean Elizondoko Baztan pilotalekura hurbildu ziren pilotazaleek emakumezkoen esku-pilota jaialdi bikainaz gozatu ahal izan zuten. Bertan, eliteko bi partida handi jokatu pilota zituzten pilota mistoarekin, batez ere lehena, non Amaia Aldai-Mendiburuk 22 eta 20 irabazi zieten Garai-Osesi. Maila honetako bertze partidan Arraizak eta Gamindek 22-14 irabazi zieten Larrarte eta Erasuni.

Baina Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa txapelketa irekia da, non pilotari guztiek euren txapelketa duten, eta elite mailakoez gain, bertze bederatzi partida jokatu zituzten Elizondon. Adibidez, bi triangeluar jokatu zituzten pilota goxoarekin hastapen mailan eta finalaurrekoetarako sailkatu diren bikoteak Kattin Madariaga-Nahia Bertiz eta Goizuetako Umore Onako Alize Sagardui-Araitz Legarreta izan dira. 

Pilota mistoan aritzen diren pilotarientzako tarterik ere izan da eta, bertzeak bertze, Olatz Beitiak, Unai Arrizabalagaren gidaritzapean bilakaera bikaina izaten ari den pilotariak, jokatutako partida handia nabarmendu beharra dago. 
Azken finean, Baztan pilotalekura gertutatu ziren pilotazaleek partida handiekin gozatu ahal izan zuten, baina baita gure kirol honetan lehen urratsak ematen ari diren neska gazteen ahalegin eta ilusioarekin ere.

 

EMAITZAK

Lehenengo partida, eskuz binaka pilota goxua hastapen maila

  • Maria Crespo eta Ana Petri, 16; Alize Sagardui eta Araitz Legarreta (Umore Ona), 18

Bigarren partida, eskuz banaka pilota mista gazteak

  • Olatz Insausti,  2; Goiuri Zabaleta (Aurrera), 18

Hirugarren partida, eskuz banaka pilota mista gazteak

  • Olatz Beitia 18; Janire Sotil 3

Laugarren partida, eskuz binaka pilota mista elite

  • Miriam Arraiza eta Enara Gaminde, 22; Miren Larrarte - Itxaso Erasun 14

Bosgarren partida, eskuz binaka pilota mista elite

  • Amaia Aldai - Ane Mendiburu 22; Leire Garai - Uxue Oses 20

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun