Egun osorako ekitaldi andana antolatu ditu Basaizea elkarteak eta, lehenengo aldiz, autobus zerbitzua ere izanen da joan-etorriak egiteko. Elizondotik antolatu duten autobusa 09:00etan aterako da Elizondoko Santiago eliza paretik, eta Erratzun eginen du geldialdia. Ondotik, itzulerakoa igande goizaldeko 03:00etan abiatuko da. Txartelak oraindik salgai daude 10 euroan. Kanpin dendak paratzeko gunea ere prestatu dute Baigorrin.
Hiru gunetan banatu dituzte ekitaldiak:
Gaineko plaza:
- 09:00. Merkatua elizako plazan.
- 10:00. Desfilea beheko plazatik gaineko plazarat: Duguna, Burgaintzi eta Tafallako dantza taldeak; makilariak eta basaldunak; Kilimon, Buztintxuri eta Baigorriko ziganteak; Trikitilariak, txistulariak eta gaiteroak; Basaldunak; eta Txakatuk, Ezpela eta Kuxkuxtu txarangak.
- 11:00. Ekitaldia elizako plazan.
- 12:o0. Basa hitza, irrintziak eta jauziak.
- 13:00. Larrain dantza.
- 14:o0. Ikastolako bazkaria.
Herriko etxe aitzinean:
Egun osoan puzgarriak, egurrezko jokoak eta makiaja.
- 13:30. Jaiak txaranga.
- 15:30. Elektrotxufla.
- 17:30. Jaiak txaranga.
- 21:00. Andoni Ollokiegiren kontzertua.
Behereko plazan:
- 15:30. Bertso saioa Onintza Enbeita, Eneko Lazkoz, Oihana Iguaran eta Sustrai Colinarekin.
- 16:30. Dantza ikusgarria.
- 17:30. Kiki Bordatxo.
- 19:30. Izan.
- 21:00. Kilimak.
- 23:00. Letagin.
- 01:00. Letagin deluxe.