Gourmet lehiaketan urrezko bi domina eskuratu ditu Kortariko gasnategiak

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 29a, 16:00

Kortariko gasnategiko Irati Usandizaga eta Julen Arburua sari emate ekitaldian.

Gasna ketuen kategorian eta gasna erdi-onduen kategorian, bietan urrezko dominak irabazi ditu Orabideko Kortariko gasnategiak

Espainia osoko 868 gasnaren artean 90 aukeratu zituzten finalerako lehendabizi eta astelehenean egindako finalean lortu zituen bi dominak Orabideko gasnategiak. Gasna bakoitzaren azala, kolorea, testura, usaina, zaporea eta aho-gustuaren iraunkortasuna epaitu dituzte kategoria bakoitzeko irabazleak izendatzeko. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun