Elizondoko Besta komisioak diseinatzaile, artista eta sortzaileendako deialdia egin du, bestetako material grafikoa egiteko arduraduna aukeratzeko. Lehiaketan parte hartzeko, lehenagotik egindako hiru lan bidali beharko dira, erreferentziatzat hartzeko, maiatzaren 13a baino lehen. Deialdian parte hartu nahi dutenek bestakomisioa@hotmail.com helbidera bidali beharko dituzte lanak.
Lana eginen duen sortzailea aukeratu eta jakinarazita, hiru aste izanen ditu enkargua egiteko. A3 formatuko kartel bat egin beharko da, baita kartelaren egokitzapen bat, A3 formatuan ere, musika-programazioarekin. Artistaren ardura izanen da artxiboak editatzen ahal den formatu egokian ematea, eta enkargua 500 eurorekin ordainduko dute.