Iruritako gazteek pilota jaialdia antolatu dute herriko pilotalekuan, maiatzaren 26an 17:30ean. Bi modalitatetan arituko dira bertan: esku pilotan eta erremontean. Esku pilotan Bengoetxea eta Azanza Arretxe eta Pascualen kontra arituko dira. Erremontean, berriz, Iturregi eta Urtasun norgehiagoka arituko dira Uterga eta Sagasetaren kontra.
Sarrerak 10 eurotan daude salgai Iruritako Olarin, Gizarte Bilgunean eta Orbegozo harategian, baita Elizondoko Intza ostatuan ere.