Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, Baztango Gazte Asanbladak lan-baldintzei buruzko hainbat jardunaldi eginen ditu. Hasteko, LABek maiatzaren 1ean Donezteben eginen duen mobilizaziora deitu dituzte herritarrak. AVIA gasolindegian elkartuko dira 12:00etan eta bertatik abiatuko da manifestazioa.
Maiatzaren 4an 'Gazteen lan eskubideen gida' aurkeztuko dute Ernaiko eta LABeko kideek gaztetxean 18:00etan. Maiatzaren 11n, berriz, 'Emakume migratuak, bi bider prekatizatuak' kafe tertulia izanen dute, gaztetxean 18:00etan, Baztango Berdintasun Batzordearen eskutik. Akitzeko, 'Zaintza sektoreko langileak borrokan' mahai ingurua eginen dute, maiatzaren 18an gaztetxean 17:00etan. Benito Menniko, Elizondoko Zahar etxeko, Osasun etxeko eta Haur eskolako langileek parte hartuko dute mahai-inguruan.