'Ostalaritzaren historia 25 emakumek kontatua' erakusketa Elizondora ailegatuko da bihar

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 26a, 15:00

Leitzako, Elbeteko, Donamariako, Beintza-Labaiengo eta Iturengo sei emakumek parte hartu dute erakusketan

«Beren bizitza ostalaritzan eman duten emakume guztiak omentzeko» erakusketa egin du ANAPEHk, eta Nafarroako 25 emakumeren historiak ezagutzera eman ditu bertan; «22 eta 75 urte bitarteko emakumeak dira, guztiak jardunean, negozio mota guztietan ari direnak».

Emakume hauen artean daude Leitzako Beatrizenea jatetxeko Beatriz Zabaleta Zestau, Elbeteko Posadako Belen Urrutia Hualde, Donamariako Bentako Lorea eta Haizea Luzuriaga Badiola, Beintza-Labaiengo Orbela aterpeko Idoia Etxeberria Irigoien eta Iturengo Tresanea apartamentu turistikoetako Mirentxu Goienetxe Irigoien.

Erakusketa Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean egonen da ikusgai apirilaren 27tik ekainaren 26ra, astelehenetik ortziralera 18:00etatik 21:00etara. Inaugurazioa bihar 19:00etan eginen dute, eta aperitiboa eskainiko dute bertaratzen direnendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun