Jubilatuendako antzerki tailerra hasiko dute maiatzaren 3an Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 26a, 14:00

Iruritako Harremana jubilotekak eta Arkupeak elkarteak jubilatuendako antzerki tailerra antolatu dute. Atzo aurkeztu zuten ekimena eta maiatzaren 3an hasiko dute ikastaroa, Josema Langara eta Amaia Iriondo irakasleekin. Gizarte Bilgunean elkartuko dira asteartero 10:00etatik 12:00etara. Informazio gehiagorako eskuragarri dago info@harremanajubiloteka.com helbidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun