Makroetxalde eta abeltzaintza intentsiboaren inguruko solasaldia eginen dute Elizondon ortziralean

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 26a, 11:00

Apirilaren 29an 19:30ean Fantxikeko plazan bilduko dira solasaldia aditzeko

Baztango Talde Ekosozialak makroetxalde eta abeltzaintza intentsiboari buruzko mahai-ingurua antolatu du Elizondon. Ortziralean 19:30ean Fantxikeko plazan izanen da hitzordua, eta eguraldi txarra eginez gero Arizkunenera mugituko dute. Hizlariak Greenpeaceko bozeramaile den Lorea Flores lesakarra eta Anizko Jauregia etxalde ekologikoko Mikel Azkarate izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun