Baztango Udaberriko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte apirilaren 24an

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 25a, 17:00

Txaruta elkartearen udaberriko txapelketan parte hartu duten pilotarietako batzuk, txapeldunak eta txapeldunordeak tartean. Argazkia: Foto Zaldua

Txaruta elkarteak hogeita hamaikagarren aldiz antolatutako Udaberriko txapelketako finalak apirilaren 24an jokatu dituzte Elizondoko Baztan Udal pilotalekuan eta Iruritako pilotalekuan. Urtarrilaren 29an hasita, 158 bikotek parte hartu dute. Finalen ondotik, Ander Imaz eta Jon Ander Peña pilotari profesionalek banatu zituzten sariak. Txapela eta oroigarriez gain, finaletan aritu ziren pilotari gaztetxoek pilota bana opari izan zuten.

Finaletako emaitzak

Elizondon jokatutako finaletan:
  • Umeak A kategorian, Bergarako Ander Illarduia eta Inar Olanok 18-4 irabazi zieten Oberenako Oihan Hualde eta Aritza Mauleoni.
  • Kimuak A kategorian, Malerrekako Mikel Ezkurrak eta Mattin Leizak 18-10 irabazi zieten Ordiziako Xabier Alberdi eta Andoaingo Izei Aierberi.
  • Haurrak A kategorian, Ataungo Oier Izagirre eta Iñigo Alberdik 18-16 irabazi zieten Zizurko Markel Perez eta Ultzamako Pablo Aldazi.
  • Kadete A mailan, Ataungo Bingen Beitia eta Aitor Arrillagak 18-16 irabazi zieten Lazkaoko Iker Izagirre eta Amaiurko Arkaitz Goienetxeri.
  • Gazte mailan, azkenik, Ultzamako Mikel Mikelarena eta Intza Garañok 22-12 irabazi zieten Oiartzungo Oier Zabaleta eta Xabat Olaizi.
 
Bertze lau finalak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatu zituzten.
  • Umeak B kategorian, Errekako Beñat Perurena eta Eneko Apeztegiak 18-4 irabazi zieten Iruritako Jokin Ripa eta Aiert Urrutiari.
  • Kimuak B kategorian, Astigarrahako Urko Ormazabal eta Imanol Anzak 18-4 irabazi zieten Azpeitiko Odei Clavijo eta Iraitz Arsuagari.
  • Haurrak B kategorian, Barañaingo Adam Gomezek eta Leitzako Egoi Bidart-ek 18-17 irabazi zieten Zizurko Oier Goñi eta Aimar Gomezi.
  • Kadete B mailan, azkenik, Ataungo Nikolas Contreras eta Harriet Etxabek 18-5 irabazi zieten Oiartzungo Beñat Bertiz eta Axel Lasari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun