BRT Menditarrak taldearen gaupasa maiatzaren 21ean eginen dute Larraintzarren

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 24a, 11:00

BRT Menditarrak taldearen aldeko gaupasa maiatzaren 21erako iragarri dute Larraintzarren.

Bi urte pasa dira BRT Menditarrak errugbi taldearen gaupasa ospetsua ospatzeko aukerarik gabe. Aurten bai, «ohitura onak berreskuratek urte aproposa» delakoan berriz ere besta paregabe hau bueltan da. Maiatzaren 21ean izanen da hitzordua Larraintzarren eta BRT taldeak aitzinerago emanen du azalpen gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun