Lekarozko Aroztegia proiektuaz

Aroztegiko erresistentziaren I. urteurrena ospatuko dute maiatzaren 14an Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 23a, 11:00

Kontzertuak, bertso saioa eta zikiro jatea izanen dituzte herrian, bertzeak bertze

Aroztegiko proiektuaren kontrako erresistentziaren lehenbiziko urteurrena ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu du Aroztak herri ekimenak maiatzaren 14an Lekarozen. Goizean fanfarrea izanen da herrian, 11:00etan ipuin-kontalaria izanen dute eta mural margoketa ere eginen dute. 14:30ean zikiro jatea eginen dute, menu barazkijalearen aukerarekin, eta bertsoa saioa ere izanen da. 18:00etan kalejira izanen da herritik barna Kinbonbo Brass Banden eskutik, eta egunari akabera emateko, kontzertuak izanen dira 22:00etatik aitzinera. Leizeak, Burutik, AFU eta DJ Kazeruerk izanen dira oholtzaren gainean. Afaltzeko bokatak erosteko aukera ere izanen da.

Zikiro jaterako txartelak salgai egonen dira maiatzaren 8ra arte Lekarozko Hiru-Iturri ostatuan, Elizondoko Intza eta Txokoton, Arizkungo Dolaetxean eta Erratzuko Zubi-Puntan. Zikiroaren prezioa 25 eurokoa izanen da, menu barazkijalearena, berriz, 20 eurokoa.

Porrotx Lekarozen

Maiatzaren 11n, berriz, haurrek Porrotxekin kantatzeko eta jostatzeko aukera izanen dute herrian. 17:00etan hasiko da ikuskizuna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun