Udaberriko Feria eginen dute bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 21a, 12:30

Azienda feria, bertako produktuen merkatua, musika eta haurrendako tailerra izanen dira, bertzeak bertze

Baztango Udalak eta Cederna Garalurrek antolatua, Udaberriko Feria eginen da aurten Baztanen. Egitarau zabala izanen du jardunaldiak bihar goizean Elizondon:

  • 10:00etan azienda feria eta artisautza eta bertako produktuen azoka Merkatuko Plazan. XXII. Ahari Lehiaketa.
  • 11:00etan txistulariak
  • 11:30etik 13:30era haurrendako tailerrak
  • 12:00etan Baztango Dantzari Ttikien ikuskizuna
  • 12:15ean urteko ardi gasnaren mozketa ekitaldia
  • 12:30ean bertako produktuen dastaketa
  • 13:00etan sari banaketa Merkatuko Plazan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun