Ibilbide luzeko musikaria da Biscary, batez ere ezaguna Kalakan taldearekin egindako lanagatik. 2020an aurkeztu zuen Muda bere azken lana, eta hori da Elizondon aurkeztuko duena. Lan horretan muda zentzu zabalean aipatzen du: bilakaerak eta iraultzak, bakoitzak pairatzen edo hautatzen dituen aldaketak.
Musika sortzeaz gain, azken bi urtetan Euskal kantu herrikoiak ikasteko eta interpretatzeko Kantu herrikoiak barnetik ikastaroa eskaini du Elizondon.