Nafarroako Foru Komunitateko esku pilota torneoko bigarren jardunaldia Elizondon jokatuko dute apirilaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 20a, 19:00

110 emakumek eman dute izena txapelketan eta horietatik 65 esku pilota txapelketan ariko dira.

110 emakumek eman dute izena txapelketan, 45 gomazko pilotarekin, 41 eskuz pilota goxuarekin eta 24 pilota mistoarekin eta igande honetan hasiko dira Antsoainen

Nafarroako Foru Komunitateko Torneoa erreferentzia bihurtzen ari da emakumezkoen pilotaren udaberriko egutegiaren barrenean, eta parte hartzeko interesa agertu duten pilotari guztientzat irekia den txapelketan izena emateko epea itxi ondotik, hori argi ikusten da kopuruan. Azkenean 110 izan dira izena eman duten pilotariak; 45 gomazko paletan, 41 pilota goxuarekin eta 24 pilota mistoarekin. Datu horiek erakusten dute torneoan parte hartzeko interesa handia dela pilotarien artean.

Txapelketa irekia eskaintzea, pilotari bakoitzak bere egoerara hobekien moldatzen den modalitatea aukeratzeko moduarekin, funtsezkoa izan da berriz ere parte hartzaileen gorakadan, baina kopuruaz haratago, partaideen maila ere azpimarratzea merezi du, emakumezkoen pilotako pilotari onenek hartuko baitute parte, eskuz zein paletarekin.

Eskuari dagokionez, txapelketa igande honetan, apirilaren 24an, hasiko da Antsoainen. Hurrengo asteetan, Elizondotik (apirilak 30), Arbizutik (maiatzak 7), Atarrabiatik (maiatzak 15), Vianatik (maiatzak 21) eta Lizarratik (maiatzak 25) igaro ondotik, Nafarroa Arenan bukatuko da txapelketa ekainaren 5ean. Parte hartzaileen artean, banaka zein binaka Emakume Master Cup zirkuituko txapeldunak ageri dira; Enara Gaminde, Andrea Capellan, Olatz Arrizabalaga eta Amaia Aldai.

Eta esku-huskako txapelketa bukatutakoan, paleta gomazkoa hasiko da, ekainaren 11n Lekunberrin finalerdiak jokatuko dituena eta finalak ekainaren 19an daude iragarriak, Altsasuko Burunda frontoi eraberrituan. Parte-hartzeari dagokionez, Irati Igoa, Maider Ardanaz, Amaia Espinal, Irati Saragueta eta Uxue Murilloren mailako palistak nabarmendu behar dira.

Finaletako bi jaialdiak Navarra Televisiónek emanen ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun