Errugbia probatzeko aukera eman nahi du BRT Menditarrak taldeak datozen ortziraletan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 20a, 14:00

Errugbia probatzeko aukera eman nahi du BRT Menditarrak taldeak datozen bortz ortziraletan Lekarozen.

Apirilaren 30ean eta maiatzeko lau ortziraletan nahi duen guztiarentzat ateak irekiak izanen dituzte Lekarozen, 20:00etan

Heldu den denboraldiko jokalari berriak aurkitzeko helburuarekin, BRT Menditarrak klubak deialdia egin du. Honela, ortzirale honetan, apirilaren 30ean, eta maiatzeko lau ortziraletan (maiatzak 6, 13, 20 eta 27), entrenamenduak eta errugbi 7ko partidilloak eginen dituzte, probatu nahi duen publiko guztiarentzat irekiak. Egunotan hitzordua 20:00etan izanen dute Lekarozen.

BRT Menditarrak taldetik aipatu dutenez, helburua ongi pasatzea eta errugbia probatzea da eta 18 urtez beheitikoei, seniorrei, jokalari ohiei eta, batez ere, kirol hau probatu nahi duen jendeari irekia da. Kirol arropa eta gogoak eramatea aski da eta entrenamenduaren ondotik, hirugarren denbora ere eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun