Amaiurko ostatua eta 40 oheko aterpearen kudeaketa urte baterako errentan emateko deialdia egin du Amaiurko Herriak

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 14a, 14:30

Ostatua eta 40 oheko aterpea kudeatuko duen norbaiten bila ari da Amaiurko Herria. Eskaerak maiatzaren 8ra arte aurkezten ahal izanen dira eta helburua ekainaren 1ean lanean hasteko prest izatea litzateke.

Ostatua eta 40 ohe dituen aterpea

Ostatua eta 40 plaza dituen aterpea urte batez errentan hartzeko deialdia ireki berri du Amaiurko Herriak. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 8an akituko da eta, berehala, ekainaren 1ean, ostatua eta aterpea martxan izatea da helburua.

Baldintza ekonomikoen eta gainerako xehetasunen inguruko informazio gehiago nahi duenak, 667 63 36 56 telefonora (Itziar) deitu beharko du edo info@amaiur.eus helbidera idatzi.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun