Ostatua eta 40 ohe dituen aterpea
Ostatua eta 40 plaza dituen aterpea urte batez errentan hartzeko deialdia ireki berri du Amaiurko Herriak. Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 8an akituko da eta, berehala, ekainaren 1ean, ostatua eta aterpea martxan izatea da helburua.
Baldintza ekonomikoen eta gainerako xehetasunen inguruko informazio gehiago nahi duenak, 667 63 36 56 telefonora (Itziar) deitu beharko du edo info@amaiur.eus helbidera idatzi.