Produktuen salmenta bakoitzak bere kabuz egiten du, «baina elkartearen bidez larunbatetan Elizondon merkatuak egiten ditugu, gure produktuekin loteak eskaintzen ditugu… eta badira banaketa elkarrekin moldatzen dituzten ekoizleak ere». Gaur eta bihar merkatua eginen dute Baztango Artisauak elkartearekin plazan.
Jende gehiago elkartean sartzera animatu nahi dute; «Baztango baserritar ttiki guziendako elkartea da, eredu industrialetik kanpo. Salmenta zuzena bultzatzen dugu, bai ekologikoa baita konbentzionala ere, baina beti lurrari lotuta. Sektore honek etorkizunik baldin badu, alde horretatik izan behar du».