Artisauen azoka izanen dute astelehenean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 15a, 10:00

Igandean Amaiurren, eta astelehenean Erratzun izanen dute artisau azoka. 11:00etan hasi eta 15:00ak arte Erratzuko artisauen lanak erosteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Bertzeak bertze xaboiak, egurrarekin egindako lanak,  gozokiak, bitxiak, ukenduak, ogia eta eskuz serigrafiatutako arropak erosteko aukera izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun