Jubilatuendako antzerki tailerra eginen dute Iruritan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 15a, 11:00

Maiatzaren 3tik aitzinera asteartero elkartuko dira Gizarte Bilgunean

Iruritako Harremana jubilotekak eta Arkupeak elkarteak antzerki tailerra eginen dute jubilatuendako. Apirilaren 25ean 11:00etan ekimena aurkeztuko dute Gizarte Bilgunean eta maiatzaren 3an hasiko dute ikastaroa, Josema Langara eta Amaia Iriondo irakasleen eskutik. Gizarte Bilgunean elkartuko dira asteartero 10:00etatik 12:00etara. Informazio gehiagorako eskuragarri dago info@harremanajubiloteka.com helbide elektronikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun