Skakeitan, The Lio, Drunken Barrels eta Tirri&Tery izanen dira aurtengo Arizkun Rockeko taldeak

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 13a, 09:30

Ekainaren 24an ospatuko da Arizkun Rock jaialdiaren 8. edizioa

Arizkundarrak prestatzen hasiak dira Arizkun Rock jaialdiaren edizio berri batendako eta zortzigarren edizio honetan lau talderen partaidetza iragarri dute. Drunken Barrels talde baztandarraren musika irlandarrak girotuko du herria 17:00etan, ilunabarrean The Lio punk rock talde iruindarra izanen da oholtzan, eta haien ondotik Skakeitan taldeaz gozatzeko aukera izanen da. Jaialdia hesteko, Tirri&Tery DJ baztandarrak izanen dira, haien azken bira egiten ari direnak.

Ekainaren 24an Arizkungo plazan ospatuko da jaialdia, guztiz doan, «musika horrela ulertzen dugulako; handia, zabala, librea». Doako kanpalekua eta bokatak erosteko aukera ere izanen da nahi duenarendako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun