Sastrakak kentzeko traktore-gidari bat eta zerbitzu anitzetarako 5 langile kontratatu nahi ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 13a, 18:00

Interesatuek apirilaren 29ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak

Pertsona langabetuei zuzendutako sei lan eskaintza egin ditu Baztango Udalak; sastrakak kentzeko traktore-gidari lanpostu bat eta zerbitzu anitzetarako eta mendi lan alorretako laguntzaile izateko bortz lanpostu. Sei postuetan ekainaren 1ean lanean hastea aurreikusi dute.

Deialdietara aurkeztu ahal izateko beharrezkoa izanen da, bertzeak bertze, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa egotea, euskara ahozko C1 maila edukitzea, B1 mailako gidabaimena eta DBHko titulua, Oinarrizko Titulu Profesionala edo baliokidea izatea.

Interesatuek dokumentazioa Baztango Udaleko Erregistroan aurkeztu beharko dute, telematikoki erregistro elektronikoaren bidez edo presentzialki udaleko erregistroan. Presentzialki aurkezteko, hitzordua hartu beharko da aldez aurretik 948 58 00 06 telefono zenbakira deituz. Deialdian parte hartzeko azken eguna apirilaren 29a izanen da. Curriculumen baremazioan meritu akademikoak, formakuntza osagarria eta lan esperientzia kontuan hartuko dituzte, eta aukeratutako hautagaiek ezagutza teknikoa egiaztatzeko proba egin beharko dute.

Sastrakak kentzeko traktore-gidariaren lanpostua D mailakoa izanen da, zazpi hilabeteko kontratuarekin. Informazio gehiagorako egin klik hemen. Zerbitzu anitzetarako eta mendi lan alorretako laguntzailearen lanpostuak ere D mailakoak izanen dira, sei hilabeteko kontratuarekin. Deialdia ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun