Plater-tiroketa lehiaketa eginen dute Bagordin apirilaren 24an

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 12a, 10:30

Baztango Tiro Klubak plater-tiroketa txapelketa antolatuko du apirilaren 24an Bagordiko tiro zelaian. Parte hartzaileek egun berean 11:00ak arte izanen dute izena emateko epea eta 20 euro ordaindu beharko dira, platera eta segurua barne.

Txapelketa minifoso modalitatean izanen da, 50 platerekin (25+25) eta guztira 12 sari banatuko dituzte:

  • 1. saria: Trofeoa, zerri besoa eta ardoa
  • 2. saria: Trofeoa eta gasna
  • 3. saria: Trofeoa eta gasna
  • 4. saria: Trofeoa eta patea
  • 5. saria: Trofeoa eta patea
  • 6. saria: Trofeoa eta patea
  • 7. saria: Trofeoa eta patea
  • 8. saria: Trofeoa eta ardoa
  • 9. saria: Trofeoa eta ardoa
  • 10. saria: Ardoa
  • 11. saria: Ardoa
  • 12. saria: Ardoa

Nahi izanez gero, jokalariek behin errepikatzen ahalko dute serietako bat 10 euro gehiago ordainduta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun