Aste hondar honetan, ortzirale eta larunbatean, Erratzukoak ere ez ziren sorginek antzerkiaren bi taularatzeak aurkeztu zituzten. Jendez lepo bete zen horretarako espresuki goratutako karpa. Erratzuko Kultur Elkartearen aldetik balorazioa arras positiboa egiten dugu. Urte bat iraun duen kultur auzolan honek herria dinamizatzeko eta bertze arte espresiobidean bideak irekitzeko, beti ere euskaraz, balio izan duela uste dugu. Berriz ere azpimarratu nahi dugu Erratzuko herriko jendearen inplikazio itzela bai taula gainean egin beharreko lanetan nola antolaketa aldetik egin den guztiarengatik. Eskermila aunitz!