'Erratzukoak ere ez ziren sorginek' antzezlana aurkeztuko dute ortzirale eta larunbatean erratzuarrek

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 6a, 10:00

Nerea Iturriria erratzuarrak Felix Sanz Zabalzaren Las brujas de Erratzu liburua euskaratu zuen joan den urtean, eta herritarren laguntzarekin antzerkian bihurtu zuen. Orain, Erratzuko Herriak eta Kultur elkarteak lagunduta, antzezlana taularatzeko prest daude herritarrak. Apirilaren 8an eta 9an izanen dira emanaldiak, 20:30ean Erratzun. Sarrerak dagoeneko agortu egin dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun