Antxiñe Mendizabal editore eta idazleak, Dorleta Kortazar ipuin kontalariak eta Iñigo Arandia kaixomaitia.eus eko arduradunak osatu dute epaimahaia, eta Bihotza lapurtu zidan Panpayruna lanagatik hirugarren saria eman diote Prati. 250 euroko saria eta 100 euroko Elkar opari txartela eta liburu sorta jaso ditu sari gisa.
Oihana Iguaran bertsolari eta idazleak irabazi du lehiaketa, eta Irati Goikoetxea idazleak lortu du bigarren saria.