Lekarozen bildu ziren atzo arratsaldean Baztango hainbat herritar zazpigarren herritar bat deklaratzera deitua izan dela salatzeko, eta lanak baimenik gabe hasi zirela jakin ondotik, erantzukizun politikoa eskatzeko.
«Iazko udaberrian Nafarroako zenbait politikari (Jose Mari Aierdi), CCOO sindikatua eta Nafarroako enpresen elkarteak, TEX enpresaren mesedetan deklarazioak egiten entzun genituen, herritarrak omen ginen okertuak ginenak, okertuak eta deabrutuak nonbait gure lurra defendatzeagatik. Eta poliziak, egoera ikertu eta enpresari zegozkion paperak eskatu beharrean, Lekaroz militarizatu bat eskaini ziguten opari, kontrolak nonahi, jazarpena, errepresioa eta izua herrian hedatzen ibili ziren.
Herritarren kriminalizazioa bideratzeko alimaleko txostena, ehunka orrikoa, prestatu du poliziak. Orain gauza bera eginen du enpresak egun horietan egindako sarraskia epaitzeko? Han egindako kalteak zerrendatuko ditu eta dena hanpatuko du herritarrekin egin duten bezala? Politikariek barkamena eskatuko dute ilegalki landa eremua beren mesedetarako hausten duten enpresak defendatzeagatik eta herritarrei bizkarra emateagatik?
Urgentzia bizikoa da UGEP izendapen zikinen gelditzea eta hori Nafarroako Gobernuak egin beharreko lana da. Erabaki politikoa da. Aroztegiarekin aski ez eta Erdizko bazkaleku komunaletan multinazionala sartzeko bidea irekia utzi nahi dute. Lotsagarria. Gezurrek zango motzak omen dituzte baina kopeta alimalekoa duenari bortz axola.
Eta bitartean zazpigarren lagun bat apirilaren 7an epaitegietara deklaratzera deitua. Berriz ere babes osoa eta egun horretan goizeko 11:30etan epaitegi aitzinean babesa erakusteko deialdia luzatzen dugu. Elkartasunak ez du mugarik! Herri baten borondatea ezin da epaitu!»
Hauek dira herritarren deklarazioari atxikimendua eman dioten erakundeak:
- Gazte asanblada
- Ernai
- GKS
- Iñarrosi
- Ikama
- Talde feminista
- Burrumba morea
- Plazara dantzara
- BRT
- Pentsionistak
- Baztango zaporeak
- Zapatillera
- Erdiz bizirik
- Milotxuri
- Talde ekosoziala
- Baztango ezkerra
- Sortu
- EH bildu
- LAB
- Jo ala Jo
- (H)ilbeltza
- Baztandarren biltzarra
- Baztandarra dantza taldea
- Iruña herriko aroztak
- Lizarraldeko aroztak
- Amaiur
- Erratzu
- Arizkun
- Elizondo
- Lekaroz
- Irurita
- Ziga
- Aniz
- Berroeta
- Oronoz
- Arraiozko alkate taldea