Baztango Udalak adierazi duenez, «aurtengo Nekazaritza Politika Bateratuaren (PAC) aitorpenari buruz bailarak 11.560 hektarea komunal banatzen ahal duela finkatu du Nafarroako Gobernuak, iaz baino 232 hektarea guttiago; iaz 11.792 artio banatu ahal izan zituen udalak».
Horregatik, PACerako aitortzen ahal den komunalen kopurua ttikitu denez, erabiltzen diren komunalen banaketan murrizketak egin ditu udalak. Horrela, 100 hektarea baino gehiago aitortzen dutenei, 3,5 hektarea kendu zaie. 50 hektareatik 100era aitortzen dutenei 2,5 hektarea, eta 20tik 50era 1,5 hektarea.