Baztango Berdintasun Zerbitzuak adierazi duenez, «Martxoaren 31n Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, pertsona aunitzek ezagutzen ez duten kolektiboa. Oraindik ere lan handia dago egiteko aniztasun sexualarekiko gizarte integratzaileagoa, bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko. Sexualitatea bizitzeko eta generoa adierazteko modu guztiekiko erabateko aintzatespena eta errespetua lortu behar dugu, eta transfobia soziala ez duen gizarte batean bizitzeko lan eginen dugu».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.