Txorimalo tailerra eginen dute maiatzean Elizondoko plazan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 31a, 11:00

Familiei zuzendua, maiatzaren 20a izanen da tailerrean izena emateko azken eguna

Birbira kolektiboak, Amaia Zinkunegik eta Ines Gerekak txorimaloak egiten ikasteko tailerra eginen dute maiatzaren 28an, larunbata, 10:00etatik 13:30era. Baztango Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatua, Elizondoko plazan izanen da ikastaroa, eta euria eginez gero Braulio Iriarte frontoian.

Ikastarorako matrikula doan da, eta maiatzaren 20ra arte izanen da izena emateko epea. Interesdunek kultura@baztan.eus helbidera idatzi 948 581 279 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun