Baserriko Uzta jardunaldia larunbatean Anizen eginen da

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 30a, 09:00

EHKolektiboa, Euskal Herrian agroekologia lantzen duen baserritar eta herritarren kolektiboa da antolatzailea

Orain dela bi urte Baserriko Uzta bertan behera gelditu bazen ere, aurten apirilaren 2an ospatuko da. Anizko Jauregia etxaldea EHKolektiboko kide izanik, Nafarroako Baserriko Uzta bertan eginen da, egitarau zabalarekin:

  • 10:30ean  ongi etorria, herriko  musikariak herrian barrena ibiliko dira
  • 10:50ean Kirikoketa
  • 11:00etan aurkezpena. Ondotik bisita Jauregiko etxalderat
  • 12:30ean luntxa
  • 13:00etan Pettiren kontzertua
  • 14:00etan bazkaria. Bazkalondoan kantaldi eta dantzaldia Hauspolarien eskutik

Bazkariko txartela erosi nahi duenak ehkolektiboa.eus webgunean eman beharko du izena 30 eurotan, 6-12 urte bitartekoendako 15 eurotan eta 0-6 urteko haurrendako doan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun