Hernaniko XV. Txistulari Txapelketan parte hartu dute Iruritako lau txistularik

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 29a, 17:00

Aitor Ripak txapela lortu zuen A kategorian eta Eneko Irazokik bigarren saria. Argazkiak: Hernaniko Txistulari Txapelketaren antolatzaileak

Martxoaren 26an Hernaniko XV. Txistulari Txapelketa ospatu zen eta bertan parte hartu zuten Ion Irazoki txistulariak Iruritan ikasle dituen lau gaztek: Ane Etxandik, Mikel Alzatek, Aitor Ripak eta Eneko Irazokik.
 
A kategorian aritu ziren laurak, 12 urte bitartekoa eta «sorpresa ederra» izan zuten, 15 partaideren artean lehenbiziko saria Aitor Ripak lortu baitzuen eta bigarrena Eneko Irazokik. Hirugarrena Katalin Etxebarria bizkaitarrarendako izan zen. B kategorian, 13-16 urte bitartekoa, bertze hiru sari banatu zituzten; Janitz Enparantza donostiarra izan zen garaile, Izar Inbuluzketa iruindar-baztandarra bigarren eta Imanol Liendro bizkaitarra hirugarren. Zorionak denei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun