Caparrosoko makroustiategiak ingurumenean sortutako kalteak salatu dituzte hainbat elkartek, eta Valle de Odieta-HTN enpresak adiskidetze ekitaldi batera deitu ditu martxoaren 30ean. Enpresak irainak eta kalumniak leporatu dizkie 14 elkarteri, «makroustiategiaren egoerari buruzko informazioa zabaltzeagatik».
Gertakari honi erantzuteko Baztango Talde Ekosozialak elkarretaratzea antolatu du martxoaren 30ean Elizondoko plazan 19:30ean, «salatutakoei elkartasuna adierazteko eta makrobehitegiaren kontra». Gainera, enpresaren asmoa «industria-jarduera mota horren inpaktu negatiboak kontrolatzeko eta salatzeko lanean oztopoak jartzea eta atzera egitea» dela salatu dute.