Info gida 2022

«Arrain freskoa, bertako barazkiak eta frutak eta Nafarroako kontserbak ditugu»

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 28a, 12:00

2016an ireki zuten Bidegain merkatua, baina Bidegain arrain-dendak 50 urte baino gehiago ditu Elizondon. Iñaki Etxebereren birramatxi hasi zen, «gero aitatxi eta amatxi, gero aita eta ama eta orain ni».

Baztanen lehenbiziko aldia da horrelako proiektua egiten dela, hainbat denda merkatu berean sartuz, eta «ongi funtzionatzen du, sei urte daramagu hemen eta kontent gaude». Arrainak, barazkiak, fruta, gasna, kontserbak, hestebeteak… saltzen dituzte bertan. «Arrain freskoa ekartzen dugu egunero, fruta eta barazkiak beti bertakoak eta kalitatezkoak izatea saiatzen gara, eta kontserbak Nafarroakoak».

Etxerako zerbitzua ere badute, «telefonoz egiten dizkigute eskariak eta astean bi egunetan egiten dugu banaketa, asteazken eta ortziraletan, normalean Urdazubi aldera, baita Baztango herrietara ere. Elizondo mailan, egunero egiten dugu banaketa». Neguan «ingurukoak» dira bezeroen gehiengoa, baina udan «turista aunitz» ere sartzen dira Bidegainera. Azken urteak «zailak» izan dira pandemiarengatik, «gure bezeroak ziren jatetxe aunitz itxi zituztelako», baina orain «jendea animatzen ari dela nabaritzen da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun