Konpost banaketa eginen dute Iruritan astelehenean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 25a, 17:00

Baztango Hondakinen Sailak konpost banaketa antolatu du berriz ere Iruritan, Loizu gibeleko belaian. Joan den ortziralean egitekoa bazen ere, bertan behera utzi zuten eta heldu den astelehenean egitea erabaki dute, martxoaren 28an 17:00etan. Norberak bere poltsa, kubo edo zakua eta pala eraman beharko du. Informazio gehiagorako eskuragarri daude hondakinak@baztan.eus helbidea eta 667 80 85 39 eta 948 580 006 telefono zenbakiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun