Ekainaren 24an izanen da aurtengo Arizkun Rock

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 23a, 08:30

Arizkun Rock-eko antolatzaileek aurtengo ekitaldiko data iragarri dute kartel berrian; ekainaren 24an izanen da. Hasi dituzte prestaketak dagoeneko eta «lehen bezalako edizio bat egiteko gogotsu» daudela adierazi dute. Laster informazio gehiago zabalduko dute www.arizkunrock.eus webgunearen bitartez eta sare sozialetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun