Zigako Izaskun Igoak irabazi du Donostia Kultura Poesia Lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 21a, 14:30
Ekainean errezitaldia eskainiko du Igoak Donsotian. Argazkia: Donostia Kultura.

Hotza bazkatzen poema liburuarekin irabazi du  Izaskun Igoa zigatarrak idazle gazteentzako Donostia Kultura V. Poesia Lehiaketa. Balea Zuria argitaletxeak argitaratuko du poema liburua, eta 1.000 euroko sari ekonomikoa eta  Imanol Larrinagaren margolan bat ere hartuko ditu sari gisa. 

2020an aipamen berezia lortu zuen Lurra zango zolaren gainean lanarekin Iruñeko Udalak antolatutako Egile Berrientzako XXX. Euskarazko Literatur Lehiaketan. Halaber, 2019tik TTIPI-TTAPA aldizkariko kolaboratzailea da Igoa. Aldizkarian idatzitako testuak irakurri daitezke hemen.

Ekainean sariketa irabazitako poemekin errezitaldia eginen du Donostian eginen den Poesia eta Pentsamendua zikloan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun