Euskal kantu herrikoiak ikasteko eta interpretatzeko 'Kantu herrikoiak barnetik II' arituendako ikastaroa antolatu zuen urtarrilaren 19tik aitzinera Baztango Kultura Zerbitzuak, Kalakan taldeko partaide izandako Thierry Biscaryren eskutik. Kantuak ikasteaz gain, hauen testuingurua, abesteko toki eta momentuak eta bertze hainbat ezaugarri aztertu dituzte eta ikasitakoa erakusteko unea izanen dute orain. Emanaldia eginen dute martxoaren 23an Arizkunenean 19:00etan. Herritar guziendako irekia izanen da.