'Lorratzean' dokumentalaren emanaldia igandean Elizondoko Txokoto tabernan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 18a, 17:00

Nor Euskal Herriko Talde Antiespezistak egindako 'Lorratzean' dokumentala ikusteko aukera izanen da igandean Elizondoko Txokoto Tabernan. Emanaldia 19:30ean izanen da doan, baina, bertaratzeko aitzinetik erreserba egin behar da.

Animalien askapenaren aldeko mugimenduaren historia kontatzen du dokumentalak, bereziki Euskal Herriko egoeran arreta paratuz. Linas Kortasek zuzendu du. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun