'Herri Antolamendua Herri Hezitzailearen ikuspegitik' jardunaldia Lekarozen martxoaren 26an

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 18a, 14:00

Heldu den astelehena, martxoaren 21a, izena emateko azken eguna izanen da

Oinherrik eta Hiritik At ekimenak proiektu berri bat sortu dute «hezkuntza eta hirigintza elkartu eta herriak antolatzeko eredu berri bat osatuz». Urtebeteko lanketa kolektibo horren emaitza izan da Herri Antolamendua Herri Hezitzailearen ikuspegitik izeneko liburuxka, eta «bertan jasotakoaren inguruan hausnartzeko» eta «jada gauzatzen ari diren esperientziak ezagutzera emateko» antolatu dute jardunaldia, Udalbiltzaren babesarekin.

Martxoaren 26an, larunbata, Lekarozko interpretazio zentroan elkartuko dira. Egun osoko egitarau zabala izanen du jardunaldiak:

  • 9:30. Ongi etorria eta “Herri Antolamendua Herri Hezitzailearen ikuspegitik” liburuxkaren aurkezpena
  • 10:00- 11:30. Hiru esperientzia inspiragarri:
    • Baztan hobetzen. Joseba Otondo
    • Bizi bizia proiektua, Garaion. Amaia Gabilondo eta Miren Beitia
    • Ertzetik erdira: espazioen eraldaketa auzolanez, Zaldibi. Xotil Natke
  • 11:30-12:00. Atsedenaldia
  • 12:00-13:30. Gure herriek zaintzen al dute?
    Denise Najmanovich argentinar antropologoarekin elkarrizketa
  • 14:00. Bazkaria
  • 15:30-17:30. Hirigintza eraldatzailea: diskurtsotik praktikara. Mahai ingurua.
  • 17:30. Itxiera

Jardunaldian parte hartzeko izena eman beharko da aldez aurretik. Martxoaren 21era arte egonen da irekia izen-ematea, galdetegi hau beteta. Oinherrik sustatutako Herri Hazitzaileen Sareko partaideek 20 euro ordaindu beharko dute (bazkari gastuengatik), gainerakoek 50 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun