Nafarroako Triatloi Federazioaren eskutik Amazonas proiektua lantzen ari dira Naia Lopez eta Vitxori Juanikotena kirolariak. Kirol hau 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilen artean sustatzea da helburua. Ekimen honen barrenean zenbait solasaldi eskaintzen ari dira ikastetxeetan eta gero kirol hau probatzeko ematen ari dira. Hurrengo hitzordua larunbat honetan, martxoak 19, 16:30ean izanen dute Lekarozko campusean. Bizikletan eta lasterka ibiliko dira eta horretarako, bizikleta, kaskoa eta kirol arropa eta oinetako egokiak eraman behar dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!