Hitzarmen duina eskatuz borrokan segitzen dute Elizondoko Benito Mennin

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 17a, 10:30

Atzo ere elkarretaratzea egin zuten ospitale zentroko atean. Argazkia: ELA sindikatua.

Joan den asteazkenean bezala, atzo ere Elizondoko Benito Menni ospitale zentroko atean bildu ziren langileak, lan hitzarmen duinaren alde. ELA sindikatuaren bidez, «negoziazioa bai, inposiziorik ez» eskatu zuten. Asteazkenero 14:30etik 15:30era elkartuko direla errana dute, eta martxoaren 25ean Elizondon manifestazioa egitekoa dute.

Martxoaren 9an egin zuten lehenbiziko mobilizazioa, «enpresak ez duelako inolako asmorik hitzarmena negoziatzeko». Gainera, langileen «lan baldintza txarrak» hobetzea exijitu dute eta plantillan dituzten «arazo larriak» salatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun