'Errekak bizi-iturri… agortzen?' solasaldia antolatu du Baztango Talde Ekosozialak ortzegunean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 15a, 10:00

Martxoaren 17an 19:00etan Arizkunenea Kultur etxean izanen da solasaldia Miel Mari Elosegi biologo, basozain eta ingurugiro teknikariaren eskutik.

Antolatzaileek adierazi dutenez, «azkeneko urteetan mendietako erreka eta iturburuei buruzko kezka pizten ari da herritarren artean. Iturburuak eta errekak agortzen ari ote diren euri gutiago egiten duelako, edo egiten duen euria desberdin egiten duelako... Aldi berean, uraren kontsumoak goiti ari duela iduri du, eta ur hori mendietako erreketatik hartzen da. Kezka horiek kontuan hartuta eta erreken ekosistemak bizitzarendako duen garrantzia ikusita, Miel Mari Elosegi Luze mendizain eta biologoarekin mintzaldia antolatu du Baztango Talde Ekosozialak. Krisi ekologiko eta klimatiko garai honetan gure inguruan gertatzen ari diren aldaketak ulertzeko eta horietarat egokitzeko».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun