Arizkungo harrobiaren proiektuaz

Harrobiaren kontrako elkarretaratzea egin dute arizkundarrek asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 3a, 13:00

100 herritar baino gehiago bildu ziren larunbatean Arizkungo plazan harrobiari ezetz errateko. Arizkundarrek Miloa eta Menditxuriko parajeetan Canteras Achak egin nahi duen harrobiaren kontra bozkatu zuten herri batzarrean proiektuaren berri izan bezain fite, eta hainbat helegite aurkeztu dituzte geroztik, azkena 658 sinaduren babesarekin.

Argazkia: Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun