Arraiozen ere Orakunde eguna ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 2a, 17:30

Arraiozen Orakunde otsailaren 24an ospatu zen. Goizean beti bezala herritik barna ibili ziren eskolako haurrak kantuz. Arratsaldean, aldiz, jokoak egin zituzten, tartean oilarrak ere harrapatu zituzten. Hiru oilar paratu ziren. Ttikienetan Egoi Bengoetxeak hartu zuen; ertainetan Ibai Bengoetxeak eta haundietan, berriz, Aritz Vergarak. Egunari akabaila emateko, txokolatada bat egin zen.

Testua eta argazkiak: Nerea Mortalena

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun