Bertze urte batez, Hartza izan zen Arizkungo astearte inaute eguneko protagonista. Batera eta bertzera ibiliz, bazterrak ederki mugiarazi zituen. Mozorrorik eta musika doinurik ez zen falta izan, eta asteartearekin Arizkunen ohikoa den sagar-dantza ere dantzatu zuten. Argazkiak: Juan Mari Ondikol.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.